19
Products
reviewed
1815
Products
in account

Recent reviews by katukinabarra

< 1  2 >
Showing 1-10 of 19 entries
No one has rated this review as helpful yet
30.4 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/astrea-six-sided-oracles-analisia/

- Girotze interesgarria: astromantzia, dadoak, izarrak, zulo beltzak, profezia edo iragarpenak...
- Arazte eta gaiztotze sistema interesgarria. Kaltea eta ongia eginez orekak bilatzea eskatzen dio jokalariari.
- Dadoen ausazko izaerari ordena eta oreka ezartzen saiatzen da. Horrek izaera berezia ematen dio.
- Pertsonaiek gutxieneko aldaketak proposatzen dituzte eta erlikiek beste horrenbeste.
- Hasierakoa bainoa zailagoa den amaiera gehigarri bat proposatzen du. Harago joan nahi izanez gero, zailtasun maila handiagoak ere bai.
Posted 3 December, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
4 people found this review helpful
1 person found this review funny
24.7 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/pyre-analisia/

- Istorioari dagokionenan aberatsa, testu aldetik luzea, baina ondo landutako kontakizuna.
- Estetikoki ederra da. Bideojoko honetarako sortutako mundua interesgarria zein aberatsa da.
- Errituak, jokoaren zati interaktiboena, ondo daude, zenbait jokalarik konplexutasun handiagoa nahi izan dezaketen arren.
- Prozesuan zehar zenbait pertsonaiarekin konektatu eta enpatizatzeko aukera izango dugu, amaiera posible ezberdinak daude.
Posted 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
1 person found this review helpful
32.6 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/flinthook-analisia/

- Roguelite nahiko berezia.
- Estetika koloretsu eta alaia.
- Kontrol ereduak erronka suposatzen du baina interesgarria da.
- Bideojoko zaila izan daiteke hainbeste jokalarirentzat.
Posted 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
1 person found this review helpful
7.9 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/little-nightmares-2-analisia/

- Lehen bideojokoaren eredua jarraitzen du.
- Orokorrean ulerterraza eta gozagarria.
- Kontrol sinpleak.
- Estetika iluna, interesgarria.
- Hasierako akats gehienak konponduta dauzka.
- Bideojokoak zuzenean kontatu ez arren, dirudiena baino istorio sakonagoa, Interneten bilatzea merezi duena.
Posted 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
1 person found this review helpful
3.0 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/hidden-folks-analisia/

- Hainbat objektu txiki bilatzeko.
- Maila txiki eta handiak tartekatzen ditu.
- Batzuetan gauzak bilatu ordez, pertsonaia bati lagundu behar zaio beste toki batera heltzen.
- Ez da beharrezkoa objektu guztiak aurkitzea aurrera egiteko.
- Soinu barregarriak.
- Umore ukitu interesgarria.https://store.steampowered.com/app/435400/Hidden_Folks/#
Posted 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
No one has rated this review as helpful yet
2.8 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/the-curious-tale-of-the-stolen-pets-analisia/

Errealitate birtualerako bideojoko sinple baina berezia da. Bost kokaleku desberdin aurkezten ditu, bideojokoen arloan ohiko tokiak izan daitezkeen arren beraien artean aniztasun nahikoa aurkezten dutenak. Bakoitzean desagertutako animaliatxoak aurkitu beharko ditugu. Batzuk ezkutatuta daude, besterik gabe, baina beste batzuk aurkitzeko puzzle edo buru-hausgarriren bat askatu beharko dugu lehenik. Horrez gain, leku bakoitzean zenbait txanpon daude ostenduta, nahi izanez gero erronka gehigarri bezala bilatu daitezkeenak. Istorioa protagonistaren aitonak kontatzen du, maitekiro hitz eginez, bere ahotsa ondo aukeratuta dagoela esango nuke, ukitu interesgarri bat ematen diona.
Posted 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
9 people found this review helpful
16.8 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/iconoclasts-analisia/

- Pertsona bakar batek maitekiro egindako lana.
- Estetikoki ederra eta zaindua.
- Kontatzen duen istorioa landua da, batzuentzat larregi luzatu daitekeen arren.
- Buru-hausgarri eta puzzle mekanikek bideojokoaren atal nahiko handia suposatzen dute.
- Kontrolak orokorrean zuzenak dira.
- Esperientzia berezia suposatzen du, beharbada, jokalari guztientzako ez den arren.
Posted 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
No one has rated this review as helpful yet
14.9 hrs on record (10.6 hrs at review time)
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Witch It Barrel Roll Games-ek garatu eta Daedalic Entertainment-ek argitaratutako lana da: 2020ko urriaren 22an kaleratu zen. Urte batzuk beranduago garatzaile taldearen eta argitaletxearen arteko harreman kontratua bukatu zen, eta ordutik aurrera Barrel Roll Games-ek hartu zituen ardura biak.

Xbox One, PS4 eta PC plataformetan goza daiteke, azken honetan Steam saltokia erabiliz. Betiko ezkutaketa jokoan oinarritzen den online bidezko multijokalari asimetrikoa dugu, betidanik ezagutzen dugun kaleko joko arruntari zenbait berezitazun gehitzen dizkiona.

Sorgin eta ehiztarien arteko lehia

Funtsean, online bidezko multijokalari asimetrikotzat deskriba daiteke, bakoitzak bere etxetik eta internet bidez jolasteaz gain, jokaldi guztietan helburu desberdinak dituzten bi talde egongo direlako.

Talde bat sorginena izango da: beren helburu nagusia ihes egin edo ezkutatzea izango da, hau da, modu batean edo bestean ehiztariek harrapatu gabe mantentzea. Ehiztarien helburua kontrakoa izango da, sorginak harrapatzeko hauek ahuldu egin beharko dituzte, eskuekin kolpatuz, hauei patatak jaurtiz edo beste hainbeste modu erabilita.

Oso garrantzitsua da sorginen oinarrizko ahalmena azaltzea, hauek ezin baitute ehiztariek bezala eskuz kolpatu edo patatarik jaurti; horren ordez, hurbil daukaten edozein objekturen itxura kopiatzeko ahalmena daukate. Honek ezkutatzeko hainbeste aukera eskaintzen ditu sorginaren papera hartzen dugunean: kupelen, eskuargien, oholen, ezpaten, kanoi-bolen, erratzen, aulkien, mahaien edo bestelako ia edozein objekturen itxura geureganatu ahal izango dugu.

Sorginak orokorrean ez dira kolpe bakarrean lurrera erortzen, osasun maila erakusten duen adierazle bertikal gorria izaten dute jokalariek pantailan. Jokaldi guztietan denbora epe bat ezarriko da, hau bukatutakoan oraindik harrapatua izan ez den sorginen bat geratzen baldin bada, garaipena sorginen taldeari emango zaio.

Esan bezala, rol bakoitzak bere oinarrizko ahalmena dauka, sorginak hurbil daukaten ia edozein objekturen itxura hartu ahal izango dute, mugitzeko gai den kopia bat bilakatuz. Ehiztariek besoekin kolpa dezakete edo eskuetan daramatzaten patatak bota, objektuak kolpatuz barnean sorginik ba ote dagoen ikus dezakete eta. Bi rol desberdinak jauzi egiteko gai dira eta baita soinu eta zaratak egiteko ere (zirikatzeko beharbada).

Honez gain, jokalari bakoitzak bi abilezia gehigarri aukeratzen ditu jokaldia hasi baino lehen. Sorginek hegan egitea, edozein objekturen barnean sartzea (haren kopia bilakatu ordez) edo ehiztarien ikusmena zailtzen dituzten sorginkeriak dauzkate. Ehiztariek toki urrunetara heltzeko sokaz lotutako arpoia daukate, inguruan sorginik dagoen salatzen duten oiloak eta magia erabilera gune batean ezgaitzen duten berakatz bereziak adibidez.

Rolaren arabera sistema desberdinak daude, sorginek normalean magia maila adierazle urdin bat izaten dute pantailan, sorginkeria erabili dezaketen kalkulatzeko, ehiztariek ordea, ahalmen bakoitza erabili ondoren denbora tarte bat itxaron behar izaten dute hau berriz erabili baino lehen.

Norberak aukeratutako abilezia gehigarri biak eta taldekideenak batera erabiliz sinergia interesgarriak lor daitezke. Ez da erabat beharrezkoa, baina orokorrean taldelanak emaitza onak ematen ditu.

Witch It-ek hamabost jokaleku desberdin baino gehiago dauzka eta oraindik eduki gehiago gehitzen ari dira debalde. Zenbait leku lau eta hamar pertsona arteko lehientzat daude pentsatuta, eta handienak zortzi eta hamasei jokalari arteko neurketentzat.

Estilo desberdinekoak daude: sorginekin lotutako betiko gazteluak, baso magikoak, piraten irlak, itxura egiptoarra dutenak, gabonetako girotzea dutenak… jokaleku ofizialez gain jokalariek sortutako zenbait toki ere baimendu dira joko ofizialean, bakoitzean jolasterakoan ofiziala den edo nork sortu zuen jakingo dugu.

Jolasteko modu arruntari egileek “ezkutaketa” deitzen diote egileek (Hide and Seek), bertan sorginak ezkutatu eta ehiztariek hauek harrapatzen saiatuko dira. Harrapatutako sorginek jokaldia bukatu arte itxaron beharko dute sorginen bat oraindik jokoan dagoen bitartean, mota honetako jokaldiek lau minutu irauten dituzte.

Oinarrizkoaren antzekoa izan arren osagai berezi bat gehitzen dion “Handituz doan Jendilajea” (Mobification) daukagu. Ezkutaketa modua bezala hasten da baina ehiztariek harrapatutako sorgin bakoitza ehiztari bilakatzen da. Sorginek, zenbat eta sorgin gutxiago geratu are eta aukera gutxiago izaten dituzte irabazteko, eta, kasu honetan, oraindik gutxiago (baina modu honetan, harrapatuak izan diren sorginek jolasten jarraitzen dute).

Besteekiko nahiko berezia den “Bete ezazu Galdara” (Fill a Pot) jolas moduan talde bakoitzak jokalari kopuru berdina du (orokorrean sorginen taldeak kopuru handiagoa dauka). Hemen, sorginek jokalekuan dauden bost galdaretatik hiru betetzea lortu behar dute. Horretarako, lehenik galdara prestatu behar dute eta ondoren lapiko erraldoi magikoak eskatzen dizkien objektuan topatu, kopiatu eta bertan sartu. Bitartean, ehiztariak hau ekiditzen saiatuko dira, jokoaren aldaera honetan sorginek bizitza bat baino gehiago izango dituzte.

“Harrapa ezazu sorgin bat” (Hunt a Hag) modua aplikatzerakoan abilezia guztiak indargabetzen dira eta ezkutaketa ordez, jokoa harrapaketa hutsa bilakatzen da, ehiztariek sorginak korrika heldu behar dituztelarik.

“Sorkuntza” (Creative) modua batez ere jolaslekuak sortzera bideratuta dagoen jokaera da. Beste hainbeste gauzatarako ere erabil daitekeen arren, nagusiki, komunitateak sortutako ingurugiroen iturburua dugu.

Badirudi oraindik erabat bukatuta ez egon arren, denbora batez garatzaileak probatzen egon diren beste modu bat ere badagoela: “Iruzurtia” (Imposterous). Hemen jokalari guztiak itxuraz ehiztariak izango dira, eta hauetako batek ezkutuan sorginaren rola izango du. Modu itxuratian jokatzen ari den sorgina beste ehiztariak zapo edo igel bihurtzen joango da, hau egiten duen bakoitzean minutu erdi itxaron beharko du berriz sorginkeria egin arte. Bitartean ehiztariak lanak edo atazak egiten ibiliko dira eta noizean behin batzar bat ospatuko dute, bukaeran taldeko norbait epaituko dutelarik.

Ez dakit jolas modu hau gaur egun indarrean dagoen. Among Us bezalako joko arrakastatsuen eragina jaso duela pentsatzera eraman gaitzakeela uste dut baina interesgarria izan daiteke.

Jostatzeko mundu magikoa

Teklatu eta sagu bidez joka daiteke, eta baita agintea erabiliz ere. Jokoak gaur egun lehen zein hirugarren pertsonan jolastea baimentzen du, kamera aldatzeko aukerak zenbait jauzi hobeto neurtzeko parada eskaintzen du, besteak beste.

Gainera, sorgin zein ehiztari bezala arropa eta itxura desberdin asko izango ditugu aukeratzeko, osagai kosmetiko piloa daude lortzeko. Horretarako jolastea bakarrik eskatuko zaigu, esperientzia lortzen goazen heinean jasoko ditugu. Witch It-ek ez dauka ordainpeko gehigarririk, ez eduki gehiago lortzeko, ezta osagai kosmetiko gehiago lortzeko ere ez.

Errendimendu aldetik gaur egungo ia edozein ordenagailutan erraz mugi daitekeen jokoa da. Gaztetxoenei dagokienean, ezkutaketa eta harrapaketaren alde ludikoaren antzezpen bat dela ulertzen badute, adin batetik aurrerako umeekin jolas daitekeen jokoa dugu, ez dago odolaren agerpenik, ezta indarkeriaren adierazpen nabaririk ere ez.

Ezkutaketa eta harrapaketa bezalako joko sinple baina dibertigarriari aldaera bereziren bat gehitu nahi izatekotan aukera ona eskaintzen du Witch It-ek. Lagunekin zein ezezagunekin bost minutu baino guitxiagoko jokaldi azkarrak eskaintzen ditu. Beste jokalari batzuekin jolasteko
Posted 22 November, 2023.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
1 person found this review helpful
2.3 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Bideojoko honen egileak Silver Lining Studio-ko garatzaileak dira, argitaratze ardurak, ordea, Akupara Games eta Akatsuki Taiwan Inc.-en artean banatu dira. Marrazketa zein margolaritza uztartuz, eguneroko bizitzaz gozatzen duen esperientzia dugu. Orokorrean garapen erritmo oso lasaia du eta puzzle edo buruhausgarri sinpleak erabiltzen ditu marrazki bizidun bidezko animazioarekin tartekatuz.


Artearen estetikan murgilduz…

Bideojokoak margolari gazte baten azalean jartzen gaitu, honek, bere etxean, artelan ezberdinak sortzeari ekiten dio. Pintzelekin margolanak egin ohi ditu eta arkatza erabiliz ere oso iaioa da emakumea. Hasieran, bere egoera erabat ulertzeko zenbait informazio faltako zaio pertsonaiari eta horretarako, bere etxean zehar aurki daitezkeen objektuak miatzea oso baliagarria izango da.

Jokoak lana modu lasaian eta erlaxatuan egitearen esperientzia helarazten du. Sarritan pintzela erabiliz margotzeari edo arkatza erabiliz marrazteari ekingo diogu, baina tarteka beste zeregin batzuetan jardungo gara. Pertsonaiaren zeregin ezberdinak burutu beharko ditugu eta horretarako gure ingurugiroa aztertu beharko dugu, zenbait toki edo objektuk eskainitako informazioak beste kasu batzuetarako balioko baitu.

Horrela, astiro-astiro eta modu erdi-gidatuan, aurrerapenak egiten joango gara, hasi eta amaitu beharko ditugun artelanetan zein bestelako helburuetan. Jokoak samurtasun berezia adierazten du, jokalari gehienei naretasun edo baretasun sentimendua kutsatuko diena (atal pixka bat ilunagoetan edo serioagoetan salbuetsita).

Geldiro-geldiro jasoko dugun zenbait informazio bere koadernoan jarriko du protagonistak, eta hau oso baliagarria izango da. Kasu batzuetan margolan baten xehetasunak baieztatu beharko ditugu, eta, beste batzuetan, une batez ahaztu ditugun gauzak gogorarazteko balioko digu.

Pintzelekin margolanak egin ohi ditu eta arkatza erabiliz ere oso iaioa da emakumea

Tarteka-marteka marrazki bizidun bidezko animazio zatiak agertuko zaizkigu, istorioaren zenbait atal naturaltasunez kontatuko zaizkigu modu honetan. Oso luzeak ez diren arren, oso ongi etorriak dira eta arestian aipatutako samurtasuna mantentzen dute. Animazioak jokoaren atal jariokorrena eskaintzen du beharbada, pintzel zein arkatzak mugitzen pasatuko dugun denboraz gain, abenturaren zati mugikorrenak izan daitezke hauek. Hala ere, orokorrean lasaitasunez betetako gertakizunak izango dira.

Jokoaren zati interaktiboetara bueltatzen garenean nabaritzen da estilo desberdintasuna, baina ez dago hauen arteko talka nabarmenik eta modu onean elkarbizitzeko gai dira. Mugikortasuna erakusteko gai diren atalek marrazki bizidunen irudi fin eta zehatzagoa dute, dinamismo ukitu batekin. Estatikoak diren irudiek pastel itxurako zertzeladak izaten dituzte sarritan eta mihise gainean pintzelez egindako margolanen estiloa darabilte.

Behind the Frame: The Finest Scenery tonu gozo eta etxekoian hasten da, ondoren pertsonaia berriak aurkeztuko dizkigularik. Istorioaren garapen orokorrean aldaketak gertatuz joango dira, kasuren batean une goibelagoren batekin egingo dugu topo. Kontakizunak atal alai nahikotxo emango dizkigu baina une malenkoniatsuren bat ere bai.

Amaierarantz jokalariarengan lortutako eragina nahiko ezberdina izan daiteke: zenbaiten arabera nostalgia sentiarazten du, beste batzuentzat "bihotza bihurritzearen sentimendua" eta badaude ondo itxitako istorio borobil bezala ulertu dutenak. Arinago esan bezala, azpimarragarria da bere garapena presarik gabeko erritmo lasaian gauzatuko dela. Jokoak gure hurrengo aurrerapausoa gertatu arte itxarongo baitu, gehienetan aurrera jaraitzeko aholkuak eskainiz.

Sorkuntza artistikoa jokalariarengana hurbilduz

Bideojokoa sei kapitulu desberdinetan banatuta dago, eta, oinarrizko istorioa bukatutakoan, hasierako menutik kapitulu estra baterako sarbidea eskuratuko dugu. Atal hau dohainik gehitutako edukia da eta oinarrizko bideojokoan sartu dute eguneraketa bidez. Menu nagusian kapitulu jakin baten hasieratik has gaitezke, baina horretarako, aurretiaz datorren kapitulua bukatu beharko dugu.

Sagua zein agintea erabili daitezke, kontrolak oso sinpleak dira, eta orokorrean klikatze hutsen bidez mugituko gara. Sarritan gure ingurugiroa arakatu beharko dugu, horretarako kamera erabiliz, beste askotan objektuekin esku-hartuko dugu eta beste zenbaitetan margotu edo marraztu egingo dugu. Irudiak eta koloreak adieraztearena jokalariarentzat oso erraz jarri dute garatzaileek, margoa nahi ez dugun tokira joateko laguntzak ditugu eta marraztu zein idazteko ia gehienetan arkatza gainetik pasatzea besterik ez dugu beharko.

Tarteka-marteka marrazki bizidun bidezko animazio zatiak agertuko zaizkigu, istorioaren zenbait atal naturaltasunez kontatuko zaizkigu modu honetan

Gertatzen denaren garapena modu mailakatu batean azaltzen da. Jokoa ez da luzea beraz denbora laburrean aurrerapenak egingo ditugu. Laburra denez, istorioak ez dauka gertakizun kopuru handirik eta hauen sakontasuna erlatiboa da. Hala ere, aurkezpena egiteko erabilitako estilo estetikoak xarma handia gehitzen dio. Hariaren zenbait zati ulertzen eta elkarlotzen joango gara, beste zenbait ez daude hain argi azalduak eta jokalari bakoitzaren interpretazioaren esku utzi dira.

Garatzaileek jokoaren errealitate birtualeko bertsioa ere atera dute 2023an, saltokietan aparteko produktu bezala saltzen dena. Orokorrean esperientzia interesgarria dela diote erabiltzaileek, baina jokoaren zenbait atal ez dira modu hoberenean egokitu, marrazki bizidunen animazioak adibidez, oso tamaina txikian ageri omen dira. Dena dela, errealitate birtualeko gailuren bat eskuragarri izatekotan aukera interesgarri bat suposa dezake honek.

Ordu t'erdi inguru iraun ohi duen bideojoko honek oso iruzkin positiboak jaso ditu oro har. Adibidez, Steam saltokian joklariek egindako iruzkinen %95 positiboa izan da. Buruhausgarri sinpleak eta irudi aldetik erakargarritasuna bilatzen dutenentzat aproposa izan daiteke. Istorio labur bat kontatzen du kapitulu laburren bidez. Lasaitasunez eta presarik gabe jolasteko gogoa izatekotan aukera estetikoki interesgarria izan daiteke.
Posted 22 November, 2023.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
2 people found this review helpful
7.2 hrs on record
This review is written in Euskara. We have asked Steam to add our language to the review system many times but they haven't done it yet. I am sorry if we the Basque people "invade" the English review pool but we don't have many other options right now. It is much more difficult for us to find reviews in our language because we can't filter them by language. We hope this situation finds a solution soon. Sorry for the inconvenience.

Here you can find a deeper review I wrote about the game (it is written in euskara) / Jokoari buruz egindako analisi sakonagoa hemen:

https://gamerauntsia.eus/bloga/the-last-campfire-analisia/

-Estetika polita
-Puzzle interesgarriak, geheingoa nahiko erraza.
-Objektuak lortzeko esplorazioa eskaintzen du, puzzle batzuk konpondu eta aurrera egiteko.
-Bilatu daitezkeen mezuak daude istorioan zehar ezkutatuta, hautazkoak dira, ez beharrezkoak.
-Umeekin jokatzeko aproposa, agertzen den gauzarik ilunena mehatxu tonuan dauden zenbait esaldi dira.
-Musika arloan aproposa.
-Istorioak sinplea dirudi, baina bigarren zentzu sakonagoa dauka.
-Aurkitutako puzzle zein gehigarri bezala dauden zenbaitetara zuzenean joateko aukera (menu nagusian).
-Modu Arruntean ez dira puzzle guzti-guztiak konpondu behar aurrera egiteko, Esplorazio Moduan ia bat ere ez da konpondu behar aurrera egiteko.
Posted 19 March, 2023. Last edited 9 September, 2024.
Was this review helpful? Yes No Funny Award
< 1  2 >
Showing 1-10 of 19 entries